XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

5. FASEA (1967TIK 1985RA): ARLOARTEKO IKERKETA ETA IKERTZAILEEN ESPEZIALIZAZIOAREN NAGUSITZEA.

Data hau euskal aztarnategiaz J. M. Barandiararen landa-lanetan jardun ziren ikertzaile gazteen Doktoratze-tesi edo lan espezializatuen argitalpenetan oinarritzen da.

Hemen koka daitezke gaur egun ordeztezinak diren lan hauek: I. Barandiaranen (1967) Paleolito eta Mesolito garaiko hezurrezko tresneriari buruzkoa; C. Chauchat-ek (1968) Baiona inguruko aztarnategiei buruz eginikoa; J. M. Mertnoren (1968) suharrizko teknologia eta tipologiari dagokiona; J. Altunak (1972) faunaz eta honek aztarnategiak aztertzerakoan (klima, elikadura...) duen adierazgarritasunaz eskainia; G. Marsan-ek Mendebaleko Pirinioetako Neolitoaz; J.M.a Apellániz (1973,74,75) zeramikadun garaietako haitzuloetako biztanleen kulturez eginikoa....

Doktoratze-tesi hauen ondoren beste zenbait irakurri dira, adibidez, Nafarroa eta Errioxako Burdin-aroari dagokiona A. Castiella-ren (1977) Eskutik edo J. Fdez. Erasorena Azken Magdalen eta Azil-Aldiei buruzkoa; eta beste batzuk berriz oso aurreratuak daudenak, horrela, Mustier-aldiari dagokiona A. Baldeón-en eskutik, etab.

Bestalde, ikertzaile ugarik maiz aztertu ditu hemengo haitzuloetako hainbat maila edo tresna, nolako harremanak zituen gizakiak beste lurralde batzuetakoekin (batez ere Pirinio edo Kantauri aldekoekin) edo aztarnategi bakoitzean nolako bilakaera egon zen historiaurrean zehar ikusi nahirik.

Horrela, ezinutzizkoak gertatzen zaizkigu zenbait gaitarako, adibidez, GoiPaleolitoaren hastapenaren ezaguerarako (C.R. =mCc=ollough,1971, edo F. Bernaldo de Quirós,1982, Solutre-aldirako (L.G. Strauss,1983), edo Magdalen-aldiaren Behe eta Erdi-faseetarako (P. Utrilla,1981), etab.

Azken urteotan zenbait Kongresu, Ikastaro, etab. izan da, eta hauen ondorioz hainbat ikerketa-lan interesgarri agertzen joan da, adibidez: Euskal Antropologiaz (1970) Puigcerdá-ko II. Kongresua (1976).